Mirentxu eta Maria garaile Arkupe elkarteko emakumezkoen paleta goma txapelketan

Aitor AROTZENA 2009ko azaroaren 16a

Utzitako argazkiak

Urriaren 24ean jokatu zen Arkupe elkarteko emakumezkoen paleta goma txapelketako finala. Mirentxu eta Mariak 30 eta 23 irabazi zieten Dolo eta Maiteri. Hirugarren posturako lehian, Begoña baztandarrak eta Gurutzeren ordez aritu zen Bea Lizardi igantziarrak 30 eta 18 irabazi zieten Aurora lesakarrari eta Estitxu almandoztarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun