Euskaraz solas egin… eta irakurri… eta idatzi… bizi izenburupean Lesakan Euskaraz Bai Eguna antolatu du Euskara Batzordeak, udalaren laguntzarekin. 10:00etan karrikabuelta eginen da txistulariekin eta ordu berean, Alondigan ilar prestatze lehiaketa. 12:00etan, Beheko Plaza eta Zarandiako etxeei izena paratuko zaie, trikitilarien laguntzarekin. 14:00etan herri bazkaria eginen da menu honekin: ilar gorria, saiheskia (edo xolomoa haurrentzat), gazta eta irasagar-gozokia, edariak, kafea eta kopa. Bazkarirako txartelaren prezioa azaroaren 12a arte (12 euro helduek eta 8 euro haurrek). Egunean berean, 15 eurokoa izanen da helduentzat eta 10ekoa haurrentzat. Kattu, Arrano, okindegia, Koskila eta Atxaspin izanen dira txartelak salgai.
Bazkalondoan, euskal kantu zaharrak izanen dira Eutsi taldearekin.