Jubiloteka astean bi aldiz Beran

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Bortzirietako Oina­rrizko Jendarte Zerbi­tzuen Mankomunitateak kudeatu eta 21 gizarte eragilek sinatu duten Bateragarritasun hitzarmenaren barne, hainbat ekitaldi eginen dira Bortzirietan. Horrekin harira, azaroaren 2tik abenduaren 24ra, jubiloteka eskainiko da astelehen eta asteazkenetan Lagun Haundiak elkartearen egoitzan, 10:00etatik 13:00etara. Jubiloteka edo adintuen txoko honetan, mendekotasun maila bajua dutenei, kalitatezko aten­tzioa eta egokitutako jarduerak eskainiko zaizkie, beraien ahalmen eta gaitasunak jorratuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun