Patxi Vila Larungo I. Mendi Bizikleta Igoeran txapeldun

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Patxi Vila Larunera bidean. Utzitako argazkiak

Patxi Vila nagusitu zen Gure Txokoa elkarteak azaroaren 1ean lehen aldiz antolatu duen Larungo Mendi Bizikleta Igoeran. Txirrindulari profesionalak 41 minutu eta 15 segundu behar izan zituen Eztegara pasealekutik 905 metroko altuera duen Larungo kaxkorako 8,9 kilometroak  osatzeko. Ez da ibilbide luzea, baina kontuan hartu behar da banaz bertze %9,5eko malda dagoela eta azken zatian %29ko maldak ere badira. Guztira 45 txirrindularik parte hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun