Azaroaren 30ean bukatuko da kirol eta kultur ekitaldiak antolatzeko Udalak banatuko dituen dirulaguntzak eskatzeko epea. Eskaerak Herriko Etxeko bulegoetan aurkeztu beharko dira nahitaez, eta ez dira epez kanpo aurkeztutako eskaerak onartuko.
Kiroletan bi laguntza
Kiroletan bi dirulaguntza mota banatuko dira: denboraldi luzea dutenei bideratuak –liga bat dutenak, urte osoan mendi irteerak egiten dituztenak, astero entrenamenduak egiten dituztenak...–, eta egun bateko kirol ekitaldietarako. Lehenbizikoei dirulaguntza osoaren %80a emanen zaio. Dirulaguntza onartu eta egun batzuetara egokitutako kopuruaren %50a jasoko dute, eta urte hondarrean, ebaluazio orria entregatzean gainerakoa.
Egun bateko kirol ekitaldiei dagokienean, laguntza osoaren %20a hartuko dute, eta hauen kasuan, kirol ekitaldia egiten den egunetik hurrengo 30 egunen barnean justifikatu beharko dira gastuak. Ondotik, ordainduko zaie.
Kultur ekitaldiak
Kultur ekitaldien kasuan ere, egiten diren egunetik hurrengo 30 egunetan justifikatu beharko dira gastuak, eta ongi eigna badago, orduan ordainduko zaie.