Euskaraz Bai Eguna ospatu zen igandean Lesakan

Aitor AROTZENA 2009ko azaroaren 16a

Beheko Plaza eta Zarandiako etxe izenak paratu zituzten, abesbatza eta trikitilarien laguntzaz

“Euskaraz solas egin… eta irakurri… eta idatzi… bizi” izenburupean Lesakan Euskaraz Bai Eguna ospatu zen igandean. Lesakako Euskara Batzordeak antolatu zuen udalaren laguntzarekin. Goizean karrikabuelta egin zen txistulariekin, Alondigan ilar prestatze lehiaketa hasten zen bitartean. Hameka bikote aritu ziren ilarrak prestatzen. Eguerdian Beheko Plaza eta Zarandiako etxeei izena paratzen hasi ziren Euskara Batzordeko kideak, Lesakako Abesbatzaren eta Lesaka eta Etxalarko trikitilarien laguntzarekin. Gero, 90 bat lagun bildu ziren Arrano elkartean goizean prestatutako ilar gorriak eta saiheskia bazkaltzera eta bazkalondoan, euskal kantu zaharrak izan ziren Eutsi taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun