Aukera berdintasunerako solasaldia eskainiko da astearte arratsaldean Berako Ricardo Baroja ikastetxean

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Neus Alberto Meri "Aita eta seme-alaben arteko erlazio eredu berriak" izanen ditu hizpide

Lana, Familia eta Bizitza pertsonala uztartzeko Bortzirietako II. Itun Mankomunatuak antolatua solasaldia eskainiko da asteartean, azaroaren 17an, arratsaldeko 16:30etik 18:30era Berako Rikardo Baroja ikastetxean. Neus Alberto Meri, Aukera Berdintasun teknikariak “Aita eta seme-alaben arteko erlazio eredu berriak. Aitatasun eskubideak” izeneko solasaidia emanen dut. Solasaldi honen helburua aitatasun eredu berriak eta hortan oinarrituta lortutako eskubideak ezagutzera ematea da, lan munduan errate baterako. Lana, familia eta bizitza pertsonala ahalbidetuko dituzten komunikazio tresnak ere landuko dira. Aipatzekoa da haurtzaindegi zerbitzua ere doan eskainiko dela, baina horretarako beharrezkoa da 948 635036 telefonoan izen ematea.

 

Heldu den astean ere

Heldu den asteartean eta asteazkenean, azaroaren 24 eta 25ean, Neus Alberto Meri berak, “Uztartzea/kontziliazioa eta erantzukidetasunarekin sortzen diren eztabaidak bideratzeko mintegia. Giza trebetasunak” izeneko mintegia gidatuko du, 16:30etik 19:30era Ricardo Baroja ikastetxean.
Generoen artean sortzen diren gatazkak edo eztabaidei aurre egiteko, tresnak eta giza trebetasunak jorratu nahi dira eta lana, familia eta bizitza pertsonala ahalbidetuko dituzten komunikazio tresnak landu. Hemen ere haurtzaindegi zerbitzua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun