Bortzirietako eskuz binakako txapelketako zenbait finalerdi jokatuko dira asteburuan

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 12a

Seigarren jardunaldia ortzegun arratsaldean abiatuko da Igantzin eta Beran

Bortzirietako eskuz binakako bederatzigarren txapelketak aitzinera segitzen du eta asteburu honetan, seigarren jardunaldia ez ezik, kategoria batzuetan finalerdiak ere jokatuko dira.

Jardunaldia azaroaren 12an, ortzegun arratsaldean abiatuko, Igantzin eta Beran partida bana jokatuko baita. 18:00etan Igantzin, Infantil A mailan, Biltokiko Joseba Bertiz eta Arkupeko Jon Olaizola, Biltokiko Unai Telletxea eta Joseba Aldaberen kontra ariko dira. Beran 18:30ean, kategoria berean, Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Iñigo Martinez, Oiarpeko Gorka Mitxelena eta Gure Txokoako Andoni Lazkanotegiren kontra ariko dira.

Gainerako partidak asteburuan jokatuko dira:

 

BERAN, AZAROAREN 14an, LARUNBATA, GOIZEKO 10:00etan

Benjamin B mailan

Ander Goizueta - Xabi Larretxea (Arkupe – Lesaka); Aitor Lazkanotegi - Xiker Lizardi (G. Txokoa – Bera)

Infantil A mailan

Gorka Mitxelena – Andoni Lazkanotegi  (Oiarpe – G.Txokoa); Aitzol Arzallus - Andoni Flores (Oiarpe – Oiartzun)


FINALERDIAK  BENJAMIN  A  MAILAN

Jokin Mitxeo - Yago Cantero (Biltoki - G. Txokoa); Aimar Otxoteko - Julen Otxoteko (Arkupe – Lesaka)

Urko Etxeberria - Nikolax – Kazabon (Oiarpe – Oiartzun); Aritz Irazoki - Eneko Sanzberro (Altxata – Etxalar)



FINALERDIAK  INFANTIL   B  MAILAN

Xabi Azpiroz – Mendi (Oiarpe - G. Txokoa); Andoni Rodriguez - Mattin Garbisu (G. Txokoa – Bera)

 

LESAKAN, AZAROAREN 14an, LARUNBATA, GOIZEKO 10:00etan

Benjamin B mailan

Unai Leiza – Theo Vargas (Arkupe – Lesaka); Beñat Yanci - Oier Mitxelena (Biltoki - G. Txokoa)

Ayoub Mitxelena – Mikel Aranburu (Biltoki – Oiarpe); Jon Etxepeteleku -Xabier Lasaga (Arkupe – Lesaka)


FINALERDIAK  ALEBIN  B  MAILAN

Imanol Ugalde - Ekain Etxeberria (Oiarpe – Oiartzun); Aitor Leonet - Ibai Telletxea (Oiarpe – Oiartzun)

Mikel Elzaurdia - Enaitz Telletxea (G. Txokoa – Biltoki); Xabi Etxarte - Mikel Etxarte (Hondarribiko P.E. )



FINALERDIAK  INFANTIL  B  MAILAN

Julen Maia - Adur Zubizarreta  (Hondarribiko P. E.); Julen Palenzuela - Oian Canabal (Arkupe – Biltoki)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun