Giro ederra XXIII. Lurraren Egunean

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 11

TTIPI TTAPA

Karrikak jendez gainezka bete ziren Lurraren Egunean. Goiza goibel eta euria egiteko itxurarekin hasi zen, baina Gure Txokoako antolatzaileek arriskatu eta postuak Altzate karrikan eta plazan paratzea erabaki zuten. Eta ongi atera zitzaien,  euririk ez baitzuen egin. Guzira 72 eskulangileren lanak ikusteko eta erosteko auke­ra izan zen eta bertze 23 salmenta postuetan elikagaiak paratu zituzten. Hainbat barazki, onddo eta fruitu ere ikus zitezkeen, eskolako erakusketan. Sagardo eta gas­na lehiaketek ere ez zuten hutsik egin: 23 botila sagardo eta 11 gasna aurkez­tu ziren eta sagardoetan Lesakako Lauen Ametsa baserriko Jose Mari Elgorriaga izan zen garaile –200 euroko saria–.Gasna lehiaketan, bi lehenbiziko sariak Arantza­ra joan ziren. Lehena, 220 euro, Serorenbordako Margarita Madariagak esku­ratu zuen eta bigarrena, 100 euro, Bordalarreako Simonenbordako Loli Mutube­rriak. Hirugarren saria, 75 euro, Berako Alkebereako Isabel Bazterrikarentzat izan zen. Bezperan ere bertze lehiaketa bat jokatu zen, barazkiopilena, eta lau kuadrilen artean, Ortzegunekoak taldeak irabazi zuen. Bertzalde, Isidoro Fagoaga Musi­ka Eskolakolaren 30. urteurrenaren harira, Lurraren Egunean kalejira berezia egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun