Urtero bezala, Santa Zezilia Eguna dela-eta, emanaldia eskainiko dute Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek. Azaroaren 26an izanen da, 18:00etatik aitzinera musika eskolan. Aurtengoa, gainera, berezia izanen da, 30 urte igaro baitira Musika Eskola sortu zenetik.