Beñat Maia etxalartarrak irabazi du Euskal Herriko 5. piropo lehiaketa

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 11

Bortzirietako hirugarren lehiaketako saridunak ere jakinarazi dira

Euskal Herriko 5. piropo lehiaketa bortzerritar batek irabazi du: Beñat Maia etxalartarrak. 14 urte ditu, eta piropo eder hau idatzi zuen: Ondoan garen bi zuhaitz gara, eta urte osoa daramat udazkenaren zain biok batera biluzteko.

 

Bortzirietako sariak Berara

Bortzirietako 3. piropo lehiaketa izan da aurten, eta dagoeneko baditugu hiru saridunak. Ehundik gora piroporen artean, hiru aukeratu dituzte Bortzirietako 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek. Hiru beratarren piropoak saritu dituzte ikasleek.   

Dunia Abatal beratarrak irabazi du lehenengo saria. Labiagako ikaslea da, eta 13 urte ditu. Hauxe da hark idatzitako piropoa: "Zu maitatzea pekatua bada, ni zuzenean infernura noa!"; beraz, Katea-Bike etxeak bizikleta bat emanen dio.
Bigarren saria Ane Etxe­ga­rairentzat izan da, piropo honekin: "Ez zaitut betidanik maite, baina betirako maiteko zaitut". Toki Onako ikaslea da, eta 13 urte ditu. Bortziriak etxetresnak etxeak, beraz, mp4 bat emanen dio.
Hirugarren saria, berriz, Luka Remirorentzat izanen da; 15 urte ditu, eta Toki Ona ikastetxean ikasten du. Hau da haren piropoa: "Asnaia daukat bihotzean, egingo didazu azka? Zu zara iristen den bakarra". Bi liburu eta CD bat irabazi ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun