“Euskaraz solas egin… eta irakurri… eta idatzi… bizi” izenburupean Lesakan Euskaraz Bai Eguna antolatu du Lesakako Euskara Batzordeak, udalaren laguntzarekin azaroaren 15ean. 10:00etan karrikabuelta eginen da txistulariekin. Ordu berean, Alondigan ilar prestatze lehiaketa eginen da. 12:00etan, Beheko Plaza eta Zarandiako etxeei izena paratuko zaie, trikitilarien laguntzarekin. Lehendik, Plaza Zaharreko eta Albistur karrikako izenak ere paratuak ditu Euskara Batzordeak eta ekitaldiz ekitaldi, herriko etxe guziei izena paratzea da asmoa. 14:00etan herri bazkaria eginen da honako menu honekin: ilar gorria, saiheskia (edo xolomoa haurrentzat), gazta eta irasagar-gozokia, edariak, kafea eta kopa. Bazkarirako txartelaren prezioa azaroaren 12a arte, 12 eurokoa izanen da helduentzat eta 8 eurokoa haurrentzat. Egunean berean, 15 eurokoa izanen da helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Kattu, Arrano, Izarra okindegia, Koskila eta Atxaspin izanen dira txartelak salgai.
Bazkalondoan, euskal kantu zaharrak izanen dira Eutsi taldearekin.