Bortzirietako ipuin lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 10a

Abenduaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira Berako liburutegian edo Kultur Etxean

Berako Herri Liburutegiak, Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute. Ipuinak Berako liburutegian edo kultur etxean jasotzeko azken eguna abenduaren 2a izanen da eta sari banaketa abenduaren 16an, 18.00etan eginen da.
Lehiaketa hiru mailatan sailkatuko dugu, adinaren arabera: A Maila: LHko 3. eta 4. maila; B Maila: LHko 5 eta 6. maila eta C Maila: DBHko 1. eta 2. Maila.
Munduko herriak gaia hartuko dute gaitzat 1 eta 4 orrialde arteko ipuinak idazteko euskaraz. Liburu sorta eta eskola materiala izanen dira saritzat.
Oraingoan ere, irudimena, txukuntasuna, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko ditu epaimahaiak. Idazkiak eskuz idatziak izan behar dira. Ez dira onartuko idazmakinaz edota ordenagailuz idatzitakoak.
Zalantzaren bat izanez gero, deitu liburutegira deitu behar da, 948 62 55 02 telefonora (Beatriz).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun