Zinema denboraldida abian

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

Zinemak berriz zabaldu ditu ateak, eta ostiral honetatik aurrera hainbat film ikusteko aukera izanen da.
Ostiralean, urriak 30, eta igandean, azaroak 1, Tarsem Singh zuzendariaren The Fall. El sueño de Alejan­dría pelikula ikusgai izanen da. Azaroaren 6an eta 8an, berriz, Borja Cobeagaren Pagafantas. Eta azaroaren 13an eta 15ean, Michael Mannen Enemigos públicos filma eskainiko da. Hemendik aurrerakoak gerora emanen ditugu.
Ohi bezala, ostiraletan 22:30ean eta igandetan 19:30ean izanen dira emanaldiak. Sa­rrera sei euro kobratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun