Baserritarren Egunean lehen aldiz ahari lehiaketa eginen da

Nerea ALTZURI 2009ko azaroaren 3a

ttipi-ttapa


Ortziral honetan, urriak 30, hasita, igandera bitarte, azaroak 1, luzatuko dira Kultur Egunak eta adin guztietako jendeak izanen du gozatzeko aukera. Ortziralean, 20:30ean Marimendi emakume mendizale taldearen aurkezpena Zahar Txokon. Europako gailurrera espedizioa: Elbrus (5.642). 21:30ean bertso afaria Ekaitza Elkartean, Julio Soto eta Jon Maiarekin. Larunbatean, 17:00etan frontoian Tor magoa, 18:00etan otordua, Guraso Elkarteak emana. 20:00etan an­tzerkia eskolan: Kili-Kolo taldearen Klowntuz! Mendia! emanaldia. Igandean, Baserritarren Eguna. Goizean hasiko da feria frontoian eta horrez gain, 11:00etan ahari lehiaketa eginen da –argazkikoak ez du itxura txarrik!–; 11:30ean Gazta Lehiaketa eta 13:00etan sari banake­ta. Eguerdian, zare baten zozketa ere eginen da, azokako produktuekin betea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun