Urriruko udal informazioa banatu du Udalak

Nerea ALTZURI 2009ko azaroaren 3a

Hilabete honetan ere, Herriko Etxe­ko berriak etxe-etxe jaso ditugu. Batzuk aipatuko ditugu.
•Urriaren 13an, Goiko Karrikako eta Karrika Nagusiko zolaberri­tze lanak hasi zituzten. Sasoi enpresak eginen ditu lanak eta oraindik ere hurrengo hilabetea joanen da obrak akautu arte, hasiz geroztik, zortzi astez luza­tzea aurrikusi baita. Lanak zatika eginen dituzte eta guzira 110.613 euroko aurre­kontua dute. Espainiako Gobernuak banatutako dirulaguntzarekin osotasunean ordainduko dira.
•Medikuaren etxea errentan ematearen aldeko emaitzak kontuan hartuz, Udal Taldeak aho batez eraba­ki du, batetik, epe bat irekitzea herri­ko jendeak izena eman dezan erren­tan hartu nahi badu; eta bertzetik, hainbat enpresari aurrekontuak eskatzea egin beharreko lanek zenbateko kostua duten jakiteko. Izen-eman nahi duenak ortzi­rala, urriak 30, bitarte Herriko Etxean egin behar du, bulegoko ordutegian.
• Larunbata bitarte, su egur loteak eskatzeko epea zabalik dago.  Izen-ematea, Herriko Etxean egin behar da eta  urtero bezala, 30 euro balio du loteak eta etxe bakoitzeko lote bat eska­tzeko aukera izanen da. Iazko loteak bota gabe dituztenek azaroaren 6ra bitarteko epea dute lan hori egiteko. Bota gabe geldi­tzen diren loteak berriz markatuko dira lote berri bat egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun