Udalaren hizkuntza-politika goraipatu du Kontseiluak

Nerea ALTZURI 2009ko azaroaren 3a

Egindako neurketan 9,09ko nota paratu dio


Hego Euskal Herriko ehundik gora udalen hizkuntza-politika neurtu du Kontseiluak eta neurketa lana akautu ondotik, Arantzako Udalaren lana txalotu egin du.  Emaitza kuanti­tatiboei dagokienez, 0tik 10erako tartean, Udalak 9,09ko nota atera du eta sailkapenean ha­marga­rren postuan dago.

Elementu positiboak eta hobetu beharrekoak
Udalaren hizkuntza-politikaren elementu positiboak eta hobetu beharrekoak ere zehaztu ditu Kontseiluak. Eta ezugarri positiboen artean, Udalak hizkuntza-politikaren arloan bere gain hartu dituen erabaki orokorrak, eta horiek mamitzeko paratutako baliabide eta neu­rriak goraipatu ditu.
Hobetu beharrekoetan, berriz, aholkulari­tza juridiko eta teknikoa eskaintzen dioten zerbitzu enpresek Udalarekin izaten dituzten harre­manak euskaraz izan ditzaten beteraztea, kontratazio irizpideak kasu guzietan paratu eta beteraztea, eta azkenik, Udalak lagundutako hedabideen kasuan, euskararen erabilera nolakoa izan behar duen arautzea nabarmendu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun