Nafarroako txapeldun jubeniletan

Aitor AROTZENA 2009ko azaroaren 3a

Jubenil mailan, Nafa­rroa­­ko buruz buruko pilota txapelketaren finala jokatu zen urriaren 9an Labriten eta Erreka elkartean ari den Beñat Oronoz lesakarrak 18 eta 9 irabazi zion Zugarraldeko Iker Taintari. Burlatakoa 0-3 aitzinetik izan zen, baina bosnako eta zazpinako berdinketen ondotik, 17-8 irabazten jarri zen Oronoz, finala eta txapela erabakiak utziz. Bere sake gaiztoa baliatu zuen Oronozek, (hirutan, Taintak ez zuen pilota ukitzerik ere izan, teniseko ace-a balitz bezala) baita bere eskuin kolpe indartsua. «Boleaz ere ongi moldatzen naiz –dio Be­ñat­ek– baina ezkerra hobetu behar dut». Iaz binakako txapelketa irabazi zuen Errioxan, baina hau da orain arte lortu duen txapelik handiena. «Orain hasi den Gui­llermo Mazo lau t’erdiko txapelketan paper ona egin eta ahal bada,  finalera ailegatu nahi nuke».

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun