Udal pilotalekuko ostatuaren ustiapena bortz urterako hartu nahi dutenek azaroaren 9ko eguerdiko 12ak arteko epea izanen dute bere eskaintza Herriko Etxean aurkezteko. Baldintza pleguak udal idazkaritzan daude interesatuen esku. Azkeneko 21 urteotan Begoña Taberna da ostatuko arduraduna eta horretan segitzeko asmoa duela adierazi dio TTIPI-TTAPAri.