Urriaren 12an, Lesakako Gazte Asanbladatik auzolanerako deialdia zabaldu zuten, eta goiz-goiztik hainbat gazte herriko errekak garbitzen ibili ziren. Auzolanerako deialdi hau, urriaren 12an ospatzen den ‘Hispanitate Egunari’ bizkarra emateko asmoz zabaldu zuten, «egun horretan, gazte euskaldun bezala ez baitugu deus ospatzeko arrazoirik».