Kafe Antzerki Zikloaren XI. edizioa laster hasiko da

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

Azaroaren 6an emanen zaio hasiera XI. Kafe Antzerki Zikloari. Hiru ortziraletan hiru an­tzezlan ikusteko aukera izanen da Euskara Batzordeak antolatuta, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin.

Lehena Errekalde ostatuan
Azaroaren 6an Pantxi­ka Lamur ikuskizuna eskainiko du Zirika Zirkus Taldeak Errekalde Ostatuan. 22:00etan hasiko da.

Bigarrena Ikuilun
Gezurrezko printzea izeneko antzezlana izanen da ikusgai azaroaren 13an Ikuilu Ostatuan. Txirene Antzerki Taldeak eskainiko du. 22:00etatik aitzinera izanen da.

Hirugarrena xuga ostatuan
Azaroaren 27an, azkenik, Han izan ezik, hona naiz ikuskizuna eskainiko du Apurka An-tzer­ki Taldeak. 22:00­etatik aitzinera Xuga Ostatuan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun