Erraldoi berriak

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

Erraldoi berriak behar direla ikusi du Kultur Ba­tzor­deak, eta he­rritar guztiei irekitako ideien lehiaketa egitea erabaki du. Nahi adina lan aurkeztu ahal izanen dira, nahiz eta lau baino ez diren aukeratuko.
Lanak aurkezterakoan erral­doi berrietarako pertsonaien marrazkiak erakutsi beharko dira. Gaia librea izanen da, baina pertsonaiek he­rriarekin duten lotura «bereziki baloratuko» da. Horrekin batera, pertsonaien originaltasuna eta diseinua ere kontuan hartuko dira, eta erraldoi bihurtzeko duten erraz­tasuna ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun