Lehenbiziko aldiz, Larungo BTT igoera eginen da igande honetan, azaroak 1. 10:00etan abiatuko da igoera Iamoteneatik eta 8,9 kilometroko ibilbidea izanen da. Bataz bertzeko malda %9,5ekoa izanen da, eta gehienekoa %29koa.
Izen-ematea egun berean egin beharko da 08:30etik aitzinera, Iamotenean, 10 euro ordainduta.
Hiru sari banatuko dira: 200 euro lehenbizikoarentzat, 100 euro bigarrenarentzat eta 50 hirugarrentzarentzat.