Altzaten eta inguruko karriketan aparkatzeko paratutako mugak errespetatzen ez direlako eta «jendearen utzikeria» tarteko gero eta arazo «larriagoak» sortzen direlako, hor aparkatzea debekatu egin du Udalak. Karrikan dauen komertzioetan karga eta deskarga lanak egin behar dituzten kasuak baino ez dira onartuko.
Debeku hori joan den asteaz geroztik dago indarrean, eta erabiltzaileei kotxeak Altzateko plazan, Itzeako aparkalekuan edota Matzadakoan (futbol-zelaiaren gibelean) uzteko gomendatu die Udalak.