Mirentxu eta Maria garaile Lesakako Arkupe elkarteko emakumezkoen paleta goma txapelketan

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 28a

Pilotariak eta sari emaileak, sari banaketaren ondotik. TTIPI TTAPA

Urriaren 24an jokatu zen finalean 30 eta 23 irabazi zieten Dolo eta Maiteri

Urriaren 24ean jokatu zen Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta goma txapelketako finala. Mirentxu eta Mariak 30 eta 23 irabazi zieten Dolo eta Maiteri. Hirugarren posturako lehian, Begoña baztandarrak eta Gurutzeren ordez aritu zen Bea Lizardi igantziarrak 30 eta 18 irabazi zieten Aurora lesakarrari eta Estitxu almandoztarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun