Ortziralean abiatu eta igandeako Baserritarraren Egunarekin burutuko dira Arantzako Kultur Egunak

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 28a

Lehen ere aurkeztu dira ahareak Arantzako Baserritarren Egunean, baina aurten lehen aldiz lehiaketa eginen da. TTIPI TTAPA

Lehen aldiz ahare lehiaketa eginen da igandean

Arantzako Euskara Batzordeak UEMAren laguntzaz antolatutako Kultur Egunak ortziralean abiatuko dira. 20.30ean Marimendi emakume mendizale taldeak “Europako gailurrera espedizioa: Elbrus (5.642)” ikusentzunekoa eskainiko du Zahar Txokon eta 21.30ean bertso afaria izanen da Ekaitza elkartean Julio Soto eta Jon Maiarekin.
Larunbatean, 17:00etan Tor magoa izanen da frontoian eta gero berendua Guraso Elkarteak emana frontoian. 20.00etan, Kili-Kolo antzerki taldeak “Klowntuz! Mendia! antzeslana eskainiko du eskolan.

 

Baserritarren Eguna igandean

Egun haundia azaroaren 1a izanen da, Baserritarren Eguna ospatuko baita. 11.00etan ahari lehiaketa eginen da lehen aldiz. Lehen saria 60 eurokoa izanen da eta bigarrena 30 eurokoa. Segidan gazta lehiaketa eginen da Partehartzaile guziek 15 euro jasoko dute eta 60 euroko saria izanen da gaztarik hoberenarentzat. 13:00etan sariak banatuko dira. Goiz guzian salda eta pintxo beroak banatuko dira. Eguerdian, feriko produktuekin betetako zare baten zozketa eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun