Lesakako Arkupe emakumezkoen paleta goma txapelketaren finala jokatuko da larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 22a

17:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidan hirugarren postua erabakiko da

Lesakako Arkupe elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta goma txapelketako azken partidak jokatuko dira larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Lesakako udal pilotalekuan.
Joan den asteburuan finalerdiak jokatu ziren eta Dolo eta Maitek 30 eta 22 irabazi zieten Aurora eta Estitxuri eta Mirentxu eta Mariak 30 eta 26 irabazi zieten Begoña eta Gurutzeri.
Gauzak honela, larunbat arratsaldeko 17:00etan jokatuko den lehen partidan, hirugarren posturako lehia izanen dute Aurora eta Estitxuk alde batetik eta Begoña eta Gurutzek bertzetik. Segidan, final handia jokatuko dute Dolo eta Maitek Mirentxu eta Mariaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun