“Bera, herri bat unez une / Instantes de una villa” izeneko liburua aurkeztuko dute urriaren 23an, ortziral arratseko 20:00etan Berako Kultur Etxean. Diario de Noticias egunkariak argitaratu du liburua, Berako udalaren, Zalain Janariak eta Martikoren laguntzarekin. Liburu honetan hainbat argazki biltzen dira, gehienak Rosa eta Totono Errandonea anai-arrebek utziak, baina baita Udal Artxibategitik ateratakoak ere. Testuen arloa Juanma Molinero kazetari beratarrak landu du, Josu Goia, Iñaki Pikabea eta Aitziber Salinasen laguntzarekin. Azaleko argazkian, Jacinto Argaya, beratarrez inguratua, Beran lehen Apezpiku meza eman zuen egunean ageri da, 1952ko azaroaren 1ean.
Aipatzekoa da liburua ez dela salgai jarriko dendetan. Eskuratu nahi duenak, Diario de Noticias egunkaria hartu beharko du urriaren 25etik azaroaren 19ra eta egunkariko hogei barra-kodigo kartilla baten itxeki. Kartilla betetakoan dendara eraman eta doan eskuratuko du liburua.
Aurkezpenaren ondotik, luntxa eskainiko da Kultur Etxeko beheitiko solairuan.