“Ikusirik gero eta gutiago errespetatzen dugula Altzateko eta inguruko karriketan aparkatzeko paratuak diren mugak, ikusirik sortzen diren arazoak gero eta larriagoak direla eta jendearen utzikeria gero eta handiagoa dela” Berako Udalak Altzate eta inguruneko karriketan aparkatzea debekatzea erabaki du, karga-deskargarako izan ezik. Honek erran nahi du bertako komertzioetan lehengaiak banatzen dituzten enpresen ibilgailuek bakarrik aparkatu ahal izanen dutela.
Bai Altzateko plazan, Itzeako aparkalekuan edo Matzadakoan (futbol zelaiaren gibelean) aukera dago kotxeak uzteko eta hauek erabiltzeko eskatu dute Herriko Etxetik beratar guzien mesedetan.