Lesakako San Fermin Jubilatu Elkarteak ortziral honetan, urriaren 23an, ospatuko du elkartearen eguna. 12:30ean Meza izanen dute eta meza ondotik aurreskua eskainiko zaie aurten 85 urte betetzeagatik Nafarroako Kutxak omenduko dituen Margarita Legasa Yoldi, Carmen Olaetxea Albistur, Anastasio Goñi Tapia, Francisca Etxepeteleku Etxebeste eta Pilar Yanci Irigoieneri.
Dantzaren ondotik, 13:30ean autobusa aterako da plazatik Etxalarko Bentara, bertan izanen baitute bazkaria.
Txapelketako irabazle eta txapeldun ordeei sariak
Bazkalondoan, urtean egindako hainbat txapelketetako irabazle eta azpitxapelduni sariak emanen zaizkie. Neguko mus txapelketan Juanito Fernandez eta Maritxu Anzizar izan dira garaile; neguko seien txapelketan Maria Luisa Pellejero eta Txelo Aldaraborda; neguko despiste txapelketan Maria Luisa Telletxea eta Juanita Almandoz; mus txapelketa azkarrean Patxi Zapirain eta Victoriano Ruiz; seien txapelketa azkarrean Alfonso Feito eta Alvaro Otero; despiste txapelketa azkarrean Juanita Almandoz eta Maria Luisa Telletxea; araututako ibilaldian Carmen Bertiz eta Maria Angeles Zozaia; boloetan Fermina Telletxea eta tokan Alfonso Feito.
Sariak banatu ondotik, Xalbador Madariaga akordeoi jolearen eskutik dantzaldia izanen da.