Aste honetan, urriaren 13tik 16ra, Comenius Astea ospatzen ari dira Berako Labiaga ikastolan eta Alemania, Turkia, Italia eta Estoniako ikasleak eta irakasleak bisitan etorri zaizkie.
Comenius Euro Traditions aste honek, Europako hainbat herrialdeetako ikasleen artean trukaketak egitea eta bertako kultura ezagutzea du helburu, euren artean komunikatzeko hizkuntza ingelesa erabiliz.
Oraingoan, Labiaga ikastolari harrera egitea egokitu zaio, joan den ikasturtean (2008-2009) Berako ikasleak Italia eta Estoniara joan ziren eta. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte gure ingurua eta kultura ezagutarazteko. Azpimarratzekoa da ortziral honetan, urriak 16, Gure Txokoa dantza taldearen laguntzarekin antolatu den dantza jaialdia. Berako Kultur Etxean ospatuko da, 20:00etatik aitzinera.