Kontzertua urriaren 17an

Nerea ALTZURI 2009ko urriaren 9a

Larunbat honetan, urriak 17, Udazkeneko Biraren barne, Tomania musika talde nafa­rrak zuzeneko emanaldia eskainiko du frontoian, 20:00etan.
Doinu naturalekin osatutako gaiez hornituriko kantu errepertorioa du Tomaniak. Gita­rra, baxua, bateria, eskusoinua, flauta eta ahotsarekin batera, hain­bat herrialdetako musika tresnak jotzen dituzte: turkiar flauta, armonika, nafarroako gaita, kazoo-a, whis­tle-a...
Denek gozatzeko moduko musika, beraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun