Gutti gelditzen da azaroaren 1a ailegatzeko eta Ekaitza Elkartea bertze urte batez, Baserritarren Eguna antolatzen hasia da. Hala ere, egun hau aitzinera ateratzeko herritar guzien laguntza ezinbertzekoa denez, azokan parte hartzeko gonbitea luzatu die Elkarteak herritarrei.
Baserriko produktuak, eskulanak, nekazaritza erremintak, animaliak... Denak izanen dira ongi hartuak. Baina parte hartu nahi duenak urriaren 23a baino lehen eman beharko du izena. Interesatuek bi telefono hauetako batera deitu beharko dute: 678 354244 edo 608 243935.
Gazta Lehiaketan parte hartzeko ere telefono horietan eman behar da izena.