Artzain Zakur lehiaketaren 30. edizioa jokatu zen irailaren 27an Meakaundiko zelaian, herriko besten barne. Eta iaz bezala, Pello Segurola azpeitiarra eta Artzai zakurra nagusitu ziren, 232 punturekin. Bortz artzain eta zakur sailkatu ziren hondarreko probarako, baina Artzai izan zen lana bukatu zuen zakur bakarra: artaldea hesi borobilera sartu eta ateratzea, alegia. Bigarren postua Amaiurko Felix Irigoien artzaina eta Xatur zakurrarentzat izan zen (205 puntu). Xaturrek ardiak sartu bai, baina denboraren barrenean ezin izan zituen ateri. Hirugarren postua, Oiartzungo Mikel Garaiar eta Mendik lortu zuten (165 puntu). Mikel Aizpuru oiartzuarra eta Juan Mihura lapurtarra ere sailkatu ziren azken saiorako. Aiako Pello Pagadizabal, Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza, Eibarko Jose Antonio Arribillaga eta Jean Paul Irikin lapurtarra ere aritu ziren.