Bertze bi hitzaldi eskainiko dira eskolan urriaren 27an eta 29an. Hilaren 27koa Gatazken konponketa izenekoa izanen da 16:00etan. Bertzea, berriz, gaztelaniaz izanen da, Arauak eta mugak izenburupean. Herrikoia Fundazioko Carmen Nietok eskainiko du bigarren solasaldi hau.