Giro ederrean joan dira San Migel bestak

ttipi-ttapa 2009ko urriaren 9a

Ikuskizun bikaina eskaini zuen argazkiko taldeak irailaren 27an. TTIPI TTAPA

Sei egunez adin guztietako jendeak gozatu du

Irailaren 25ean botatako txupinazoarekin lehertu ziren sei eguneko bestak. Tarte horretan denetarik izan zen eta herritar zein kanpotik etorritakoek izan zuten non gozatua: dantzarien saioak, haurrentzako jokoak, pilota partidak, erre­kortadoreak, su arti­fizialak, herri bazkaria... Baita herri kirolak ere.
Txapelketa ofizialek ikusmina piztu bazuten ere, zer erranik ez gazteek irailaren 26an plantatu zuten herri kirol saio bikainak.
Lehenik zakulari lasterketa berezia egin zuten. Garai bateko kontrabandistek bezala, zubiak zeharkatuz, zerrakuren azpitik pasatuz edo hesiak saltatuz osatu zuten ibilbidea, Peñagarikano eta Irazu bertsolarien aholkuei segituz. Gero, motozerren txanda izan zen eta bederatzi lagunek lehia ikusgarria eskaini zuten. Proba asturiarraren txanda izan zen ondotik: motozerrarekin enbor puxka kozkorrak moztu ondotik, hauek aizkoraz pikatu eta txukun-txukun pilatzea. Bukatzeko zaku jaurtiketan ere lehiatu ziren.
Guttienekoa emai­tza izan zen, berriz ere gazteek herri kirolerako duten zaletasuna eta grina nabarmendu baitzen.
Bertze ekitaldiak ere giro ederrean joan ziren. Hala, guttiago gelditzen da 2010eko Sanmigeletarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun