Matrikulazio kanpainaren aurkezpena

Aitor AROTZENA 2009ko urriaren 9a

TTIPI TTAPA

Nafarroako Iparraldeko, Bortzirietako eta Malerrekako Euskara Mankomunitateek eta Baztango Udalak, AEK eta IKA euskaltegien laguntzaz antolatuta, alfabetatze kanpainaren aurkezpena egin zen urriaren 3an Onin errekaren gainean paratutako agertokian. Ekitaldian, Euskaltegiko eta ikastolako irakasle eta ikasle batzuek prentsako testu labur batzuk irakurri zituzten jendaurrean. Alfabetatze kanpaina girotzeko bertze ekitaldiak izan ziren egun horretan. Goizetik egin zen bideo-rallyan bi taldek parte hartu zuten eta Zura taldeak kon­tzertua eskaini zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun