Udalak zergak biltzeko gaitasuna handitzea komenigarria ikusi du eta ahobatez, udal-kontribuzioak eguneratzea erabaki du, %3,2ko igoera aplikatuz. Udal-tasen tarifak eta zenbait zerga ere eguneratu ditu, Udalak dirua biltzeko gaitasunari euts diezaion. Igerilekuko eta zabortegiko edukiontzietako tarifak bakarrik falta dira zehazteko. Horiek hurrengo bilkura batean aztertuko omen ditu Udalak.