PNVko Juan Fermin Mitxelena abudo izendatuko dute ofizialki alkate

Aitor AROTZENA 2009ko urriaren 9a

Erkiziak dimisioa gauzatu eta bere lekua hartu zuen Mitxelenak urriaren 2ko batzarrean. TTIPI TTAPA

Koldo Erkiziak (EA) dimisioa gauzatuta gero jardunean kargu hori betetzen du urriaren 2az geroztik

Urriaren 9an, eguerdiko 12:00etan egitekoa zen alkate berriaren karguhartze batza­rra. Hau idazterakoan ez dakigu alkate berriak dagoeneko kargua hartu duen (gehiengo osoa, 6 botu behar zituen). Dena den, PNVko Juan Fermin Mitxelena jarduneko alkatea da urri­aren 2az geroztik, Koldo Erkiziak orduan gauzatu baitzuen bere dimisioa. Pleno hura Erkizia presidentzian zela hasi zen, baina dimisioa jakinarazi zenean, Mitxelenak hartu zuen mahaiburua. Beraz, ordutik alkate funtzioa behin behinekoz bete­tzen ari da. Batzar berean, Onineko Fermin Al­tzugaraik zinegotzi kargua utziko duela jakinarazi zen eta oraingoz ez du ordezkorik, zerrendan bere gibeletik zeuden bi lagunek kargua ez dutela hartu nahi adierazi baitute idatziz.
Urriaren 9ko ba­tza­rre­an gehiengo osorik lortu ez badu, biga­rren ba­tzar batean udal hauteskundetan botu gehien jaso zuen hautagaia, Juan Fermin Mitxelena, alegia, izendatuko dute. Koldo Erkiziak dimitituko zuela jakinarazi zuenetik gauzak zein abudo mugitu diren ikusita, PNVko zerren­daburua laister baino abudoago alkate izanen dela aurrikus daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun