Lurraren Eguna urriaren 25ean

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

TTIPI TTAPA

Urriaren 25ean, XXIII. Lurraren Eguna eginen da. Goizeko 10:00etatik Altzaten eskulangileen azoka eta barazki erakusketa izanen da. 10:30ean argazki erakusketa izanen da Labiaga ikastolan. 11:00e­tan gasna eta sagardo lehiaketak eginen dira Ricardo Baroja eskolan eta ordu berean trikitilari taldeak bere ibilaldia eginen du. 12:00etan Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren 30. urteu­rrenaren kalejira berezia eginen da. 13:00e­tan Berako musika bandak Altzateko plazan emanaldia eskainiko du. 16:30ean Hipo eta Tomax pailazoak izanen dira Altzateko plazan eta gero sari banaketak, enkantea eta Julen Zelaieta eta Jon Elizetxe ber­tsolariak ariko dira. 18:00etan Gure Txokoako dantzariak ariko dira eta Trikidantz taldeak joko du.
Bezperan, larunbatean, Lizuniagako Igoera eginen da 17:00etan eta barazkiopil lehiaketa 19:00etan, trikitilarien laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun