Maiatzean egin ziren hauteskunde sindikalak Martiko Ahatekiak enpresan eta aurten estreinakoz UGT sindikatuak bi ordezkari atera ditu. 100 langilek eduki zuten botoa emateko aukera. ELAk 72 boto jaso zituen eta UGTk 24. Horrenbertzez, ELAk zazpi ordezkari lortu zituen (Sabino Gomez, Maite Toledo, Ramon Telletxea, Paula Gartzia, Miguel Angel Etxegarai, Jose Luis Tapia eta Loli Seoane) eta UGTk bi (Alberto Sanz eta Juan Antonio Latorre). 4 botu zuri ere izan ziren.