Nafarroa Oinezera joateko autobusak antolatu ditu Berako Labiaga ikastolak

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 6a

Nafarroa Oinezen kanta grabatu zuten musikariak, tartean Petti beratarra, Argitxo maskotarekin. TTIPI TTAPA

Urriaren 14a baino lehen eman behar da izena

Berako Labiaga ikastolak Etxarri-Aranatzen urriaren 18an ospatuko den Nafarroa Oinez 2009rako autobusak antolatu ditu. Izena eman nahi duten guztiei, azkeneko momentura arte utzi gabe, lehenbailehen ikastolara joatea eskatu diete, autobus guztiak bete eta atera ahal izateko. Izena emateko azken eguna urriaren 14a, asteazkena, izanen da, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era.
Autobusa goizeko 8:30ean aterako da Iamoteneako aparkalekutik eta arratsaldeko 18:00etan itzuliko da. Bidaiaren prezioa 12 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun