Emakumezkoen paleta goma txapelketa abiatu da Lesakan

Aitor AROTZENA 2009ko urriaren 2a

Lesakako paleta txapelketan, joan den urteko finalistak. Artxibokoa

Arkupe elkarteak antolatuta, bigarren jardunaldiko zenbait partida jokatuko dira larunbatean

Lesakako Arkupe pilotazaleen elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta txapelketako lehenbiziko jardunaldia jokatu zen irailaren 26an, honako emaitza hauekin:
Mertxe eta Maitek, 25; Ianiara eta Saioak, 30.
Dolo eta Maitek, 30; Maria eta Mirentxuk, 27.
Gurutze eta Begoñak, 30; Judith eta Amaiak, 25.
Aurora eta Estitxuk, 30; Asun eta Maiderrek, 21.

 

Bigarren jardunaldia larunbat arratsaldean

Bigarren jardunaldiko zenbait partida urriaren 3an, larunbat arratsaldeko 16:00etan jokatuko dira Lesakako udal pilotalekuan. Lehenbiziko partidan, Judith eta Amaia, Aurora eta Estitxuren kontra ariko dira eta bigarrenean, Gurutze eta Begoña, Asun eta Maiderren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun