Eraikuntza arloko langileei lan-arriskuen prebentziorako diplomak eman dizkie UGT sindikatuak

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 2a

Ikastaroan parte hartu duten langileak eta UGTko Lorenzo Ríos eta José Mejías. TTIPI TTAPA

Beran banatu ziren diplomak asteazken arratsaldean

Baztan-Bidasoan eraikuntza arloan ari dirn langileei zuzendutako lan arriskuen prebentziorako lehen ikastaroan parte hartu dutenei diplomak eman zizkien asteazkenean Beran UGT sindikatuak. Hain zuzen, ikastaroa beharrezkoa da 2010eko urtarrilaren 1etik aitzinera derrigorrezkoa izanen den sektoreko Txartel Profesionala eskuratzeko.

 

«Errendimendu oneko ikastaroa»

Berako UGTren egoitzan egindako ekitaldian, Lorenzo Ríos, Nafarroako MCA-UGTko Idazkari Nagusia eta José Mejías, MCA-UGTko eraikuntzako arduraduna izan ziren. Bertan aipatu zutenez, Nafarroan 4.000 langilek eskatu dute eraikuntzako Txartel Profesionala (TPC). Txartel honen bidez, lan esperientzia eta     bertze datuez gain, langileak lan-arriskuen prebentzio arloan hartu duen formakuntza adierazten da.  Txartelak bertzelako abantailak ere eskaintzen ditu. Nafarroan txartel honen eskari gehienak MCA-UGT sindikatuak tramitu omen ditu, 1.700 inguru. Baztan-Bidasoan lehen aldiz egin den ikastaro honetan parte hartu duten eraikuntza arloko langileek “errendimendu onarekin aprobetxatu dute ikastaroa eta horrek TPC txartela eskuratzea” erraztuko die, UGT sindikatuko iturrien arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun