Arantzako Goiko Karrika eta Karrika Nagusia moldatzen hasi dira

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 30a

Zortzi aste iraunen dute lanek, udalak bando bidez jakinarazi duenez

Goiko Karrika eta Karrika Nagusiko zolaren moldatze lanak irailaren 28an, astelehenean, hasi direla jakinarazi du Arantzako udalak bando bidez. Oharrean jakinarazi dutenez, ez da kale mozketarik aurreikusten, baina denen erosotasunerako kotxeak ahal den heinean herri sarrerako aparkalekuan uztea komenigarria litzatzeke. Lanek zortzi asteko iraupena izanen dutela kontuan hartuz, “aldez aurretik sortu litezkeen eragozpenak ulertzea” eskatzen du Ainara Maia alkateak sinatutako oharrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun