Alaitz Rekondo

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA

Lesakako gaztea

Nolatan hasi zinen gai-jartzaile lanetan?
Bertsolaritza utzitakoan hasi nintzen, jendea falta zelako.


Nozbait gaizki ulertua izan da zuk emandako gaia?
Bakarren batean bai, motz gelditu edo ez dute ulertu.


Bertso eskolan ibilitakoa zara. Orain zer moduz moldatzen zara bertsotan?
Orain utzia dut, lagunartean bakarrik aritzen naiz.

Egunerokoan ere bertsolaritzara dedikatzen zara?
Ez.

44 bertsolaritik lau nafarrak, eta horietatik hiru lesakarrak. Zer du bada Lesakak?
Bertsotarako txoko berezia dela ematen du.

Txapelketa Nagusian gai-jartzaile lana eginen duzun bigarren aldia da. Zer moduzko esperientzia izan zen aitiznekoa?
Ona, horregatik errepikatuko dugu. Lan haundia da baina gustura ibili nintzen.

Nola moldatzen dituzue gaiak?
Bakoitzak etxean lan egiten dugu eta gero herrialde guztietako gai-jartzaileak biltzen gara eta horrela adosten ditugu.

Eta zuri nondik etortzen zaizkizu gaiak?
Ahal den tokitik! Zentzu guztiak argi ditugula. Ez dira beti etortzen… Gaurkotasuneko gaiak izaten dira aunitz eta telebistari begira, egunkariak irakurriz, inguruan aditutakoarekin… Maiatz aldera hasi ginen lanean.

Txapela jaunzteko faboritorik baduzu?
Ez.

Nozbait finala Iruñean eginen ote da?
Zaila.

Eta Euskal Herriko txapela Gipuzkoa edo Bizkaitik aterako ote da?
Errazagoa ikusten dut.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun