Eguraldiari aitzin eta gorputzari gogor

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA

Bosgarrenez, Kirol Eguna egin zen irailaren 19an. Eguraldi kaxkarraren ondorioz edo, ez zen jende aunitzik animatu goizean antolatu ziren ekitaldietara baina herri kiroletan haur nahiz heldu dexente saiatu zen: arpanean, koxkor biltzen, zakulari lasterketan… Kenpo-Kai erakustaldian ere bildu zen jendea, Beran, Etxalarren edo Urdazubin aunitz baitira arte martzial honetan ari direnak. Marimendi taldeko emakumeek, euren aldetik, Europako gailurrik altuenera, Kaukasoko Elbrus mendira, egindako espedizioaren berri eman zuten, Mentxu Peñak aurkeztutako ikus-entzunezko interesgarri baten bitartez. Bazkariaren ondotik, atletismo proba batzuk egin ziren kiroldegian eta gero, Patxi Vilak txirrindularitzaren inguruko bertze ikus-entzunezko bat eskaini zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun