Labiaga Ikastolako Larun Ttiki Mendi Taldeak hurrengo asteburuetan eginen dituen hitzorduak finkatu ditu dagoeneko. Hala, urriaren 11n Lizaietara joanen da –Otsandaraino autoz–, azaroaren 1ean Landagainetara; azaroaren 15ean Endarlatsatik Behobiaraino bidegorritik –Endarlatsaraino autoz–; azaroaren 29an Santa Barbarara (Larretagaina) eta abenduaren 13an, azkenik, Urrotzeko urtegietara joanen dira –autoz Urrotzeraino–.
Kasu guztietan, irteerak 9:30ean abiatuko dira Iamoteneatik.