Sexualitatea eta drogari buruzko informazio puntua hilean bitan zabalik

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA

Urriaren 9an eta 23an 17:00­etatik 20:00­etara irekiko da

Udako etenaldiaren ondotik, Udalak bultzatutako eta Askagintzak kudeatutako prebentziorako herri kontseilua martxan da. Prebentzio kontseilua drogen mendekotasunei aitzin egiteko BERA herri planaren baitan dago, eta he­rri partaide­tzaren bitartez, osasunerako heziketan eta droga mendekotasunen prebentzioan aritzea da helburua.
Denboraldiko lehen bilkura irail erdialdera egin zuten, eta hu­rren­goa, urriaren 13an izanen da, 19:00etan. Urte­ko bertze hitzorduak ere iragarri dituzte, nahiz eta aldaketaren bat ere egon dai­tekeen: azaroaren 17an,  abenduaren 15ean, urtarrilaren 19an, otsailaren 23an, mar­txoaren 23an, apiri­laren 20an, maiatzaren 18an eta ekainaren 15ean.

Informazio puntua
Droga eta sexualitatearen inguruan, gazteen artean sor daitezkeen zalantza eta kezkei erantzuteko informazio puntua ere abian paratuko dute laster.  Kokapen berria izanen du aurten, orain arte udaletxean kokaturik egon delako, eta aurten, behin behinekoz bada ere, Musika Eskolako gela batean egonen da.
Informzio puntua bi ortziraletik behin zabalduko da, 17:00etatik 20:00­etara. Egun hauetan egonen da irekita: urriaren 9an eta 23an, azaroaren 6an eta 20an, abenduaren 11n, urtarri­laren 8an eta 22an, otsai­laren 5ean eta 19an, martxoaren 5ean eta 26an, apirilaren 16an eta 30ean eta maiatzaren 14an eta 28an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun