Irailaren 25ean, ortziral arratseko 20:00etan botako dute Igantziko Sanmigelei hasiera emanen dien altxaferoa. Halere, aitzinetik, 16:00etan ginkana eginen dute. Txupinazoaren ondotik, berriz, txaranga, kankailu eta buruhandiekin ibiliko da. Gauerditik aitzinera Amets ilunak eta Luz de Putas taldeek kontzertua eskainiko dute.
Bestabusa ortziral eta larunbatean
Aipatzekoa da Bortzirietako bertze herrietako bestetan bezala, Igantzin ere bestabusa antolatu duela Agenda 21ek, ortziral eta larunbat arratserako. Joateko autobusa 20:45ean abiatuko da Beratik, Toki-Onatik eta Agerratik, 21:00etan Lesakako suhiltzaileen parketik pasatuko da, 21:15ean Etxalarko Landaburuatik, 21:30ean jendea utziko du Igantziko errotondan eta 21:45ean Arantzako jendea hartu ondotik, 22:00etan utziko ditu Igantziko errotondan. Bigarren autobusa 23:00etan abiatuko da Beratik, 23:15ean pasatuko da Lesakatik, 23:30ean Etxalartik, 23:45ean errotondatik, gauerdian Arantzatik eta 0:15ean berriz ere errotondatik.
Itzulerako ordutegiari dagokionez, lehenbiziko autobusa 3:30ean abiatuko da errotondatik eta Arantzara joanen da; bueltan datorrenean, berriz era 4:00etan errotondan hartzeko aukera izanen da; 4:15ean pasatuko da Etxalartik, 4:30ean Lesakatik eta 4:45ean ailegatuko da Berara. Bigarren autobusa 6:00etan abiatuko da errotondatik Arantzara eta berriz ere 6:45ean errotondan hartzeko aukera izanen da; 7:00etan Etxalartik pasatuko da, 7:15ean Lesakatik eta 7:30ean Berara ailegatuko. Joan-etorriaren prezioa 3 eurokoa da.
Koxkor biltze txapelketak larunbatean
Irailaren 26an, larunbatean, 10:00etan Karrika buelta eginen da herriko txistulariekin eta trikitilariekin. Ordu berean, haurren pilota partidak jokatuko dira. 16:00etan Dantza Jazz izanen da. 18:00 Gizonezkoen Nafarroako koxkor biltze txapelketa eta Emakumezkoen Euskadiko koxkor biltze txapelketa jokatuko dira. Segidan, haurren Herri kirol erakustaldia ere izanen da. 21:00etan eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da OROTS taldearekin.
XXX Artzain Zakur lehiaketa igandean
Irailaren 27an, igandean, 10:00etan karrika buelta eginen da herriko gaiteroekin. 12:30ean betizuak eta errekortadoreak aterako dira plazara. 16:30ean Artzai Zakur lehiaketaren hogeita hamargarren edizioa burutuko da Meakaundiko zelaian. Bertan aritzekoak dira Amaiurko Felix Irigoien, Azpeitiako Pello Segurola iazko irabazlea, Aiako Pello Pagadizabal, Oiartzungo Mikel Garaiar eta Mikel Aizpuru, Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza, Eibarko Jose Antonio Arribillaga eta Jean Paul Irikin lapurtarra. 20:00 Herriko dantzarien emanaldia 00:00 dantzaldia EUTSI taldearekin.
Haurrentzako ekitaldiak astelehenean
Irailaren 28an, astelehenean, 9:00etan plater tiraketa izanen da. 10:00etan Karrika buelta eginen da herriko txistulariekin eta trikitilariekin. 11:30ean haurren herri kirolak izanen dira. 16:30ean haurrentzako pottokak izanen dira. Arratsaldean eta gauean dantzaldia izanen da Modesto akordeolariarekin eta tartean, 22:00etan su artifizialen erakustaldia izanen da.
San Migel eguna asteartean
Irailaren 29an, asteartean, San Migel egun handia ospatuko dute Igantzin. 10:00etan karrika buelta eginen da herriko dantzari eta txistulariekin. 11:30ean Meza Nagusia ospatuko dute San Migelen ohorez eta ondotik herriko dantzariek saioa eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etan pilota partidak jokatuko dira. Herriko gazteen arteko pilota partida lehenik eta gero, Frontis enpresako profesionalak. Lau terdiaren barrenean, Nagore Antxiaren kontra ariko da eta bikoteka Bengoetxea VII eta Mitxelena, Amantegi eta Arretxeren kontra. 22:00etan dantzaldia izanen da GAUBELA taldearekin.
Herri bazkaria asteazkenean
Irailaren 30ean, asteazkenean, 10:00etan karrika buelta eginen da herriko txistulariekin eta trikitilariekin 10:00etan Kar eta Puzgarriak izanen dira ttikiendako eta eguerdian betizuak. 14:30ean herri bazkaria eginen da, Sustrai Kolina eta Andoni Egaña bertsolariekin 15:30ean, Kar eta Puzgarriak izanen dira berriz ere. 17:30ean Bonba japoniarrak botako dira. 18:00etan eta 20:00etan dantzaldia izanen da Joxe Angel akordeolariarekin eta tartean, 19:00etan, asto lasterketa eginen da.